XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen ez diagok bi leialtasunen edo zintzotasunen artean hautatu ahal izaterik.

Hala egokiturik diaudek denak, nola ez baitute egiterik egin behar dutenaz besterik.

Eta egin beharrekoa hain duk atsegin, hainbeste berezko joera lasai ager diutezkek, non egon ere ez baitago eutsi beharreko tentaziorik.

Eta inoiz deskuido sainduz, ezer okerrik gerta baledi, hor diagok beti soma, errealitatetik bakazioak hartzeko aproposa.

Hor diagok beti soma, gure amorrazioen baregarri, etsaiekin adiskiderazle, jasankor eta pazientziatsu eginerazle.

Lehenago ahalegin haundiak edo urteetako entrenamendu moral gogorra behar zituan honelako gauzak lortzeko.

Orain, ordea, irentsi itzak bizpairu gramo erdiko garau, eta kitto.

Orain edonor diaitekek bertutetsu.

Nork bere moralidaderik erdi gutienez poltsikoan eraman zezakek, frasko baten barruan.

Malkorik gabeko kristautasuna: horixe duk soma.

- Baina malkoak beharrezko dira.

Ez al zara oroitzen Otelok dioenaz?

Ekaitz bakoitzaren ondoren honelako barealdiak etortzekotan, ari bitez puzka haizeok heriotza iratzar arteino .

Ba da historio bat agure indio batek kontatzen zeukuna, Matsaki-ko Neskatxari buruz.

Harekin ezkongura ziren gazteek goiz bat egin behar zuten haren baratzean haitzurketan.

Erreza zelakoan; baratz hura, ordea, euli eta eltxo sorginez josia egon.

Gazterik gehienek ezin inola ere zistadei eta erresuminari eutsi.

Baina eutsi ahal izan ziena, huraxe ezkondu zen neskatxarekin.

- Ederra duk oso.